Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2011/02/09
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Berrobi

?

Nola iritsi 

Berrobi

Sarbidea: Donostiatik eta Gasteiztik, N-1 errepidean zehar joan gaitezke Tolosaraino eta, han, Ibarrarantz joko dugu. Ondoren, GI-2130 errepidetik jarraituko dugu Berrobirantz.

Bilbotik, A-8 autobidetik joango gara Donostiarantz eta, Gipuzkoako hiriburura iritsi aurretik, N-1 errepidea hartuko dugu Tolosaino. Azkenik, Ibarra atzean utzi eta GI-2130 bidetik segituko dugu Berrobiraino.

 


Ver mapa más grande

Gipuzkoako lurralde historikoan dago Berrobi, Tolosaldea eskualdean, Tolosa herritik 5 kilometrora, Berastegi ibaiaren haranean, Uzturre (730 m) mendiaren hegalean.

Berrobira iritsi bezain laster, txundituta utziko gaitu herriko landa giroak. Baserri asko ikus daitezke han-hemenka paisaia zoragarria osatuz. Ingurune menditsua da, mendi eta zelai berdez betea.

Herriguneko kaleetan zehar, herriko altxor ugari ezagutzeko aukera izango dugu. Udaletxean has dezakegu ibilaldia. Egurrezko egitura dauka eta aurreko horma adreiluz egina dago. Beste hainbat eraikin eder daude udaletxearen ondoan: Arbide, Muñatorre eta Iriarte, alegia. Azken hori XVII. mendean egin zuten eta fatxada arras interesgarria dauka.

Udaletxearen parean dagoen San Andres eliza ere nahitaez aipatu behar da. XVI. mendeko tenplu txikia da eta dorre barrokoa, kapera nagusia, korua eta elizpea ditu.

Txango eder horren ostean, atseden hartzea da onena. Horretarako, Berrobiko gereziak eta marrubiak jan ditzakegu. Beti nabarmendu izan dira kalitate eta zapore handikoak direlako.

Berrobira iritsiz
Berrobira iritsiz
| Jose Mª Goikoetxea, 28 - (20493). Telef.:943 683294, Faxa:943 683294 | Berrobiko Udala. IFK P2002500C