Urtarrilaren 5ean iluntzeko 8rak aldera Berrobiko plazan antzematen da urduritansuna, nahiz helfu nahiz ume izan, denok dugu une hori iristeko irrika. Egun honetan, plaza aitzakiarik gabe herritar eta kanpotarrez erraz betetzen da. Arrazoia badakizue: Errege Kabalgata
URTEAN behin egiten den ospakizun honek ordun batzuk iraun arren, badu aurretiako lana. Ospakizun hau aurrera eraman ahal izateko herritaron partaidetza beharrezkoa da. Zer litzake bestela emankizun bat ikuslerik gabe? Zer litzake kabalgata bat erregerik gabe?....
Ospakizun honi ausarki eman zion hasiera Don Gonzalo Baraikua apaizak orain 40 urte. Berrobiko kabalgatak badu nolabaiteko gertutasuna eskaintzen, oso une hunkigarria bizitzen da erregeek elkarritako opariak banatzeko garain